Intza: Papergintzarako koipeztatze sistemak.

Papergintzan, hainbat arrazoi daude koipeztatze sistema hobeetan. Makinen erabateko erabilgarritasuna, laneko segurtasuna, ingurumen-kudeaketa, energia-kontsumo txikiagoa, produktua kutsatuta ez geratzea eta pixkanakako automatizazio- maila handiagoa izatea dira, besteak beste, koipeztatze sistema zentralizatua ezartzea gomendatzen duten argudioak.

Paper-makina batean errodamenduek karga eta abiadura haundiekin lan egiten dute. Aldi berean, kutsadura, hezetasun eta tenperatura altuko ingurumen-baldintzak jasan behar dituzte. Izan ere, egiaztatuta dago errodamenduen matxuren % 34,4 koipeztatze desegokiak eragiten dituela.

Espezialistak papergintzan

Intza Lubrication Systems enpresak paper-makina ahalik eta koipeztatze sistemarik. onenaz hornitzeko materialak, aholkularitza eta martxan jartzeko bitarteko guztiak eskaintzen dizkizu. 20.000 litrorainoko zentralak, tenperatura kudeatzeko sistema sofistikatuenak dituztenak. Horien barruan besteak beste: olio iragazketa sistema eta emari-neurgailuak, dagokion monitorizazio elektronikoarekin.. Gune hezeetan, instalatzeko lerro bikoitzeko sistema sendoak ditugu, ehunka metro luzetan koipeztatze egokia bermatzen duena..

Intza Lubrication Systems eta Eugen Woerner Gmbh enpresen esperientzia elkartuz, merkatuan eskura dagoen konponbide onena bermatu diezaiokegu bezeroari.